Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pikantoi frijitua:
Pikantoia zatitan moztu eta gatza eman. Irina osagai lehorrekin nahastuko dugu, eta bitan banatuko dugu. Erdiari ur hotza eta esne pixka bat botako diogu pasta lodi bat egin arte, eta pikantoi zatiak sartuko ditugu. Ondo nahastu eta 2 orduz utziko dugu hotzean. Denbora pasatzen denean, pikantoi-zatiak paperekin garbituko ditugu. Beste ontzi batean, irinaren erdia eta japoniar ogi arraila nahastu, eta horra botako ditugu pikantoi-zatiak irineztatzeko. Olioa sutan jarri, eta bero dagoenean, pikantoia frijitzen joango gara poliki-poliki zatiak ondo egin daitezen. Xukatu paper xurgatzailean.
Tomate saltsa bizia:
Zartagin batean, gorritu exalotak eta baratxuria, gatza botata.
Gehitu ozpina eta tomatea. Utzi su eztian lehortu arte. Nahastu tomate hori, ketchupa, tabascoa eta tomate konfitatua, zati txikiak eginda. Gatza eta piperbeltza bota.
Patata entsalada:
Patatak osorik egosiko ditugu. Birringailuarekin olibak, baratxuria, kaparrak eta antxoak txikituko ditugu. Koilara erdia gehitu eta olioarekin emultsionatzen joango gara. Hotzean gorde. Patatak egosita eta zatituta dauzkagunean, emultsioarekin nahastu eta ontzi batean sartu perrexil txikitua botata.
BUKAERA:
Plater batean pikantoi zati frijituak jarri eta ondoan tomate bizi saltsa jarriko dugu. Patata entsaladarekin aurkeztu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa