Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Gaileta gazi orea
Gurina bigundu eta beste osagaiekin nahastuko dugu ore bihurtu arte. Hotzean gorde 10 minutuz. Arrabol batekin orea luzatu eta bieira oskolaren forma emango diogu. Moztu, erretilu batean jarri, eta labean erre 170 ºCan 12 minutuz.
Gorringo bexamela
Eltze batean esnea berotzen jarriko dugu eta beste batean gurina urtzen. Desegiten denean, irina gehitu eta 5 minutuz erregosi. Orduan esnean pixkanaka gehitzen joango gara, txakolin tanta batzuk ere, eta 5 minutuz irakiten edukiko dugu. Bukaeran gatz puntua eman, eta sutatik kanpo gorringoa gehitu eta ondo nahastu.
Porru salteatua
Porrua Juliana eran moztu eta gurinarekin batera zartagin batean erregosten jarriko dugu bigundu arte. Bukaeran txakolin tanta batzuk bota, eta murriztutakoan sutatik atera.
Porru eta bieira koral saltsa
Garbitu ondo porrua, txikitu, zuritu, eta txikitu patata. Jarri 15 g gurin eta barazkiak erregosi 5 minutuz. Gehitu 125 g txakolin. Irakin poliki-poliki 30 minutuz. Pasa turmixetik, bieira koralarekin batera. Ondo txikitu krematsua gelditu arte. Iragazi eta gaineratu esne gaina. Minutu batez irakin.
Bieira gorritua
Zartagin batean gurina urtu eta bieira gorritu egingo dugu bi aldeetatik erdi gordina utzita. Gatza eman eta zartaginetik atera.
Bukaera
Bieira formako gaileta hartu eta barruan porru salteatuta jarriko dugu. Gainean 2 bieira. Bexamelarekin estali, eta sopletearekin gratinatu. Platerean jarri eta saltsarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa