Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Cochinita pibil
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Haragia marinatzeko:
  • Txerri haragia, 2 kg
  • Achiote pasta, 100 g
  • Laranja zukua, 200 ml
  • Limoi zukua, 90 ml
  • Ozpina, 90 ml
  • Piperbeltza
  • Kanela
  • Kuminoa
  • Berakatza, 2 atal
  • Erramua
  • Gatza
  • Tortillak egiteko:
  • Ura, 150 g
  • Irina, 250 g
  • Olioa, 3 koilarakada
  • Gatza
  • Guakamolea egiteko:
  • Aguakate bi
  • Tomate erdia
  • Tipula erdia
  • Pipermina
  • Martorria
  • Gatza
  • Aukerakoa: krema garratza
  • Esnegaina, 200 ml
  • Limoi erdia
Prestaketa

Cochinita pibil

Goian aipaturiko osagai guztiak txerri haragia izan ezik, irabiagailu baten laguntzaz nahastu behar dira.

Txerri haragia 3cm-ko dadoetan zatitu eta lehenago prestatu dugun marinadarekin nahastu. Gutxienez 4 h hozkailuan eduki; hobe gau guztia bada.

Txerri haragia hozkailutik atera eta laban sartzeko erretilu batean jarri, eta aluminiozko paperarekin estali.

Labean 180 ºC-an 3 h  eduki behar da gutxi gorabehera txerri haragia.

Behin haragia bigun dagoenean, xehatu egin behar da.

 

Tortillak

Osagai guztiak nahatu eta 5-10 minutuz oratu.

Trapu batekin estali 5-10 minutuz.

Bola txiki batzuk egin.

Arrabolaz zabaldu bolatxoetatik tortilla txikiak eginez.

Zartagin bero batean jarri tortillak, puztu arte. Behin puzten direnean buelta eman.

 

Guakamolea

Osagaiak txikitu eta denak nahastu

 

Krema garratza

Esnegainari bi edo hiru limoi zuku tanta gehitu eta nahastu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena