Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ahate, mango eta barrengorri brotxeta foie-gras saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Ahate, mango eta barrengorri brotxeta:
  • Ahate bular bat
  • 4 barrengorri
  • Mango bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ahate urdaiazpiko xerrak
  • Foie-gras saltsa:
  • Foie-grasa, 50 g
  • Granny-smith sagar bat
  • Oilo salda
  • Sagar ozpina, koilrakada bat
  • Esne gain tanta batzuk
  • Arto irina, koilarakada erdia
  • Patata makilatxoak:
  • 2 patata
  • Esnea, 125 g
  • Legamia, 10 g
  • Irina 300 g
  • Arrautza bat
  • Piper beltza
  • Gatza
  • Piperrauts gozoa
  • Baratxuria, 2 atal
Prestaketa

Ahate, mango eta barrengorri brotxeta

Ahate bularra laukitxotan moztu. Mangoa zuritu eta hirukitan moztu. Barrengorriak uretatik pasa eta erditik moztuko ditugu. Brotxeta-zotzak hartuko ditugu eta ordena bati jarraituz, hiru osagaiak sartzen joango gara. Zartagin bat ondo berotu eta olio tanta batzuk botata, brotxeta ondo gorrituko dugu haragia egin arte.

Foie-gras saltsa:

Zartagin batean ahate gibela gorrituko dugu, Granny Smith sagarra zatitan moztu eta bertara botako dugu, hori ere gorritzeko. Sagar ozpina gehitu eta murrizten utzi. Oilo salda pixka bat bota eta arto irinarekin elkartuko dugu dena. Esne gain tanta batzuk bota eta birringailuarekin dena ondo txikitu eta emultsionatu egingo dugu.

Patata makilatxoak

Patatak zuritu eta uretan egosiko ditugu. Eginak daudenean ura kendu, ontzi batean sartu eta ondo zanpatuko ditugu. Arrautza, legamia, esnea, gatza, piper beltza, piperrautsa, eta irina erantsiko ditugu, ondo nahastu eta altxatu arte leku epelean gordeko dugu. Bikoiztu denean baratxuri txikitua gehitu, nahastu eta gozogintzako zorro batean sartuko dugu. Bitartean olioa berotzen jarri eta ondo berotu denean, patata-ore zatitxoak botatzen joango gara frijitu arte. Ondo gorritzen direnean oliotatik atera, paperean xukatu eta gatza eman.

Bukaera

Plater batean patata makilatxo frijituak jarri eta gainean brotxeta kokatuko dugu, ahate urdaiazpiko txikitua gainetik zabaldu eta foie-gras saltsarekin busti.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena