Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Odoloste jatetxeko txerri hanka hezurgabeak ilar hummusarekin eta onddoekin
Osagaiak
  • 2 txerri hanka erdbituta
  • 2 onddo (Boletus Edulis)
  • Txerri salda, ½ l
  • Baratxuri buru bat
  • 2 azenario
  • Tipula bat
  • Tomate bat
  • Ilarrak, 100 g
  • Tahinia, koilarakada bat (sesamo pasta)
  • 2 limoi
  • Erramua
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Ardo beltza
  • Oliba-olioa
  • Arto irina
Prestaketa

Txerri hankak prestatzeko:

Txerri hankak uretan galdarraztatuko ditugu, zikinkeria guztia kentzeko. Ondoren, poltsa batean sartuko ditugu eta piperbeltza, gatza eta olio txorrotada bat botako dizkiegu. Hutsean ontziratuko ditugu. Tenperatura baxuan egosiko ditugu bost orduz 70 ºC-tara. Egosita daudenean, poltsatik atera eta hozten utziko ditugu, geroago hezurrak kentzeko. Hezur guztiak kendu ondoren, txerri hanken haragia film paper baten gainean jarriko dugu eta errulo bat egingo dugu. Hozten jarriko dugu, gutxienez sei orduz.

Saltsa egiteko:

Baratxuria, tipula, azenarioa eta tomatea juliana eran zatituko ditugu. Hezurrak botako ditugu eta ardo beltza gehituko diogu. Alkohola lurrundu denean, salda bota eta urritzen utziko dugu. Lortu nahi dugun lodiera duenean, iragazi eta arto irin pixka batekin ondo batuko dugu.

Ilar hummusa egiteko:

Ilar hummusa egiteko ilarrak egosi egingo ditugu. Ondoren, kuminoarekin, baratxuriarekin, tahiniarekin, olioarekin eta limoiaren zukuarekin birrinduko ditugu, pasta homogeneo bat lortu arte.

Bukaera:

Txerri hankak film paperetik aterako ditugu eta 4 zentrimetroko zatitan ebakiko ditugu. Ondoren, zartagin batetik pasako ditugu kanpotik kurruskariak eta barrutik bigunak gera daitezen. Plater batean saltsa jarriko dugu eta honen gainean ilar hummusa. Bukatzeko, txerri hankak eta onddoak plantxatik pasatuta jarriko ditugu. 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena