Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Haragia prestatzeko
Ardia zatitu eta 5X5 cm-ko laukiak egingo ditugu. Haragiari gatza bota eta poltsa txikitan sartuko ditugu. “Roner”aren barruan sartuko dugu 30 orduz 67 ºC-tara.
Ardi salda
Lapiko batean ardi hezurrak edukiko ditugu kolore iluna hartu arte, baina erre gabe. Beste alde batetik, tipula gorria ondo sueztituko dugu. Tipula ondo gorritu denean, piper txorizeroa botako diogu. Beste lapikoan genituen hezurrak gehituko ditugu tipula eta piper txorizeroa dauden lapikora eta koñaka botako dugu gainetik. Alkohola lurrundu arte itxarongo dugu eta urarekin estaliko dugu dena. Lau orduz egosten utziko dugu. Lau orduak pasa direnean, iragazi eta salda urrituko dugu, ondo kontzentratu arte. Gatza zuzenduko diogu saldari.
Kukuluak
Kukuluak xaflatan ebakiko ditugu eta txingarretan jarriko ditugu berakatz eta olio pixka batekin
Saltsa holandarra
Arrautza gorringoak hagaxka batekin irabiatuko ditugu. Lapiko batean ardi salda berotzen joango gara. Gurina “Noisette” moduan prestatuko dugu. Salda beroa arrautza gorringoak dauden ontzira botako dugu eta nahasketa hau gelditu gabe irabiatuko dugu. Hari forma duenean, “noisette” gurina gehituko dugu. Gatza bota eta geroko gordeko dugu.
Hur txigortuak
Hurrak zuritu eta erditik zatituko ditugu. Labean sartuko ditugu bost minutuz 180 ºC-tara. Geroko gordeko ditugu.
Hur pasta
Hurrak zuritu eta zartagin batean txigortu egingo ditugu. Irabiagailuan zatituko ditugu potentzia handienean. Pastelgintzako mahuka batean sartuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa