Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txipiroi beteak eta tipula saltsa:
Zartagin batean tipulak txikituta eta baratxuria xerratuta erregosten jarriko ditugu olio txorrotada eta gatz pixka batekin. Ondo eginda daudenean, erregositako barazki erdia atera eta geroo gorde. Beste erdiarekin arrain salda bota eta irakin bat heman ondoren, arto irin pixka bat gehitu eta birringailuarekin txikitu. Iragazi, beharrezkoa bada, eta ontzi batean utzi. Gorde dugun barazkiari, txipiroi garroak eta hegatsak txikituta, arrautza, esnean bustitako moldezko ogia, gatza eta perrexil txikitua gehitu. Txipiroiak bete, txotx batekin itxi eta olio beroa duen zartagin batean gorritu egingo ditugu Tipula saltsan sartu eta egiten bukatuko ditugu.
Tipula beltz eta hirugihar ogi-xerra txigortua:
Tipula juliana eran zatitu ondoren, zartagin batean olioarekin erregosten jarriko dugu. Biguntzen denean, txipiroi tinta eta hirugiharra erregosita gehitu, berotu bat eman eta geroko gorde.
Perrexil-olioa:
Ontzi batean osagai guztiak birrindu.
BUKAERA:
Plater azal batean tipula koilarakada on bat jarriko dugu, gainean ogi txigiortua eta berarekin batera tipula beltz erregosia. Txipiroia erditik ebaki eta tipula beltzaren gainean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa