Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Legatza hiru eratara edo lehatz ''hirusta''
Osagaiak
  • Bi pertsonarentzat
  • Hiru legatz solomo (solomo bakoitza saltsa desberdin batekin prestatuko dugu)
  • Legatza amerikar saltsan egiteko:
  • Tomate saltsa, bi koilarakada
  • Itsaski krema
  • Txangurru baten haragia
  • Gatza
  • Legatza txipiroi saltsan egiteko:
  • Tipula gorri bat
  • Tipula zuri bat
  • Piper berde bat
  • Azenario bat
  • Txipiroi bi
  • Txipiroi tinta
  • Tomate bat
  • Olioa
  • Gatza
  • Legatza saltsa berdean egiteko:
  • Baratxuria
  • Olioa
  • Gatza
  • Perrexila
  • Irin pixka bat
  • Arrain salda
  • Ilarrak
  • Kokotxak
  • Otarrainxkak
Prestaketa

Legatz solomoak zatitu eta gerorako gordeko ditugu.

Legatza amerikar saltsan prestatzeko:

Legatz solomoa amerikar saltsan prestatzeko:

Zartagin batean itsaski saltsa bota eta koilarakada bi tomate saltsa botako dizkiogu. Saltsa urritzen denean, legatz solomoa botako diogu saltsan bertan egin dadin.

Legatza txipiroi saltsarekin prestatzeko:

Barazki guztiak olio txorrotada batekin erregosten jarriko ditugu. Ondo egosi direnean, txipiroiaren tinta bota eta erregosten jarraituko dugu. Txipiroiak ere botako ditugu bertara, ondo egin daitezen.

Txipiroiak eginda daudenean, plater batera aterako ditugu eta barazkiak purea egiteko makinan birrinduko ditugu. Saltsa zartagin batera bota eta legatza sartuko dugu bertan, egiten joan dadin. Legatzaren alboan txipiroien erroak jarriko ditugu.

Legatza saltsa berdean prestatzeko:

Zartagin batean olioa berotzen jarriko dugu. Berakatza eta irina botako ditugu. Ondo nahastuko ditugu, irina pixka bat kozinatu arte (erre gabe). Perrexila botako dugu eta ondoren legatz solomoa. Azkenik ilarrak eta otarrainxkak botako ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena