Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Mihi-arraina alberjiniarekin, baratxuri freskoarekin eta antxoa gurinarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Mihi-arraina:
  • Mihi arrain bat, 400 g
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Limoi bat
  • Alberjinia kabiarra:
  • Alberjinia bat
  • Baratxuri ale bat
  • Limoi erdi
  • Ezkai adar bat
  • Martorri horri batzuk
  • Erromero adar bat
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Antxoa gurina:
  • Gurina, 125 g
  • Antxoa, 25 g
  • Oliba beltz purea, koilarakadatxo bat
  • Baratxuri freskoak:
  • 4 baratxuri fresko
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Mihi arraina:

Mihi arrainari ezkatak kendu eta izkinako hezurrak kendu. Zartaginean ondo gorritu, azala kurruskari geratzeko eta labean 170ºC tan bukatuko dugu. Labetik ateratzean, limoi zuku tanta batzuk gainetik bota eta oliba-olio estra birjina tanta batzuk.

Alberjinia kabiarra:

Alberjinia garbitu eta erditik luzetara ebaki.  Alberjinia-mamian gainazal-ebakiak egin burdin sare bat eratuz eta aldez aurretik zuritutako eta erditik ebakitako baratxuriarekin elkartu. Ezkaia eta erromeroa sorta txikitan jarri gainetik eta gatza nahierara gehitu eta, azkenik, oliba-olio birjina estra.

Alberjinia berriro elkartu ogitartekoa balitz bezala, eta aluminiozko paperarekin bildu. Labean sartu 200º C-tan 35-40 minutuz, alberjinia samur egon arte. Labetik aterako dugu eginda dagoenean eta aluminiozko papera kenduta koilara batekin haragia aterako dugu eta labanarekin txikitu egingo dugu haragi hau. Zartagin batean alberjinia urritu eta lehortu egingo dugu hezetasuna kentzeko. Ontzi batean sartu eta limoi zuku tanta batzuk botako dizkiogu, martorri txikitua, piperbeltza, gatza eta oliba olio txorrotadatxo bat.

Antxoa gurina:

Gurina bigundu egingo dugu bezperatik hotzgailutik kanpo utzita. Antxoak txikitu.

Baratxuri freskoak:

Baratxuri freskoak zuritu eta ur berotan 2 minutuz egosi egingo ditugu. Uretatik atera bezain pronto zartagin bero batera sartuko ditugu olio pixka batekin, gorritu eta gatza bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena