Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri hankak tipula saltsan azalore, kuia eta hirugiharrekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri hankak egosteko:
  • 4 txerri hanka
  • 3 tipula
  • Baratxuri buru bat
  • 2 azenario
  • Porru bat
  • 2 tomate heldu
  • Perrexil adar batzuk
  • Ura
  • Gatza, piperbeltza
  • Pipermina
  • Ardo txuria, basokada bat
  • Saltsarako:
  • 4 tipula
  • Txerria egosten erabilitako barazkiak
  • Txerri hanken salda
  • Piper txorizero mamia
  • Olioa
  • Gatza
  • Azalore, kuia eta hirugihar guarnizioa:
  • Azalore egosia
  • Kuia-kubotxoak
  • Tipula zuri konfitatua
  • Hirugihar-lardoiak
  • Oilasko salda
  • Gurina
Prestaketa

Txerri hankak egosteko:

Hankak kontu handiz garbitu eta ur hotzez estalita sutan jarri, irakiten hasi arte. Atera eta ur hotzetan sartu.

Berriro sutan jarri, barazki zatituekin batera, eta pixka bat gazitutako urez estali. Su motelean 3 orduz egosi, bigundu arte.

Saldatik atera, epeltzen utzi, hezurrak kendu eta erretilu batean luzatu, plastikozko papera jarri, beste erretilu bat geinean eta pisuarekin hotzean gorde gogortu arte.

Txerri hankak erretilutik atera, zatitan moztu eta zartagin bero batean olioarekin ondo gorritu.

Saltsarako:

Tipula zati ertainetan ebaki, eta olioarekin jarri, bigundu arte. Txerri hanken egosketa-barazkiak, 4 piper txorizeroren mamia eta txerri hanken egosketa-salda gehitu. 20 minutuz egosten utzi, birringailuarekin txikitu, iragazi eta gatz-puntua zuzendu.

Azalore, kuia eta hirugihar guarnizioa:

Koipean lardoiak izerditzen jarri. Oilasko salda gehitu eta urritu. Aza, tipula konfitatua eta aurrez salteatutako kalabaza-kubotxoak gurin klarifikatuan nahastu . Pixka batean sutan utzi. Amaitzeko, gurin freskoa erabili.

BUKAERA:

Plater azal batean txerri hanka zati gorritu bat jarri, honen gainean aza eta kuia hondo koilarakada bat eta gainean berriro beste txerri hanka gorritu zati bat. Gainetik típula saltsa bota.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena