Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tomahawk txuleta:
Horrelako lodiera duen txuleta bat egiteko, garrantzitsuena ondo epeltzea da, sutan ez lehortzeko. Plantxa ondo berotuko dugu eta tomahawkari alde batetik gatz lodia jarriko diogu. Plantxan gorritzen jarri 3-4 minutuz eta buelta ematerakoan berriro gatz lodia jarriko diogu eta beste 3.4 minutu ondo gorritzen jarriko dugu.
Gabi patatak:
Patatak zuritu gabe uretan garbitu eta gabitan zatitu eta oliotan bigunduko ditugu. Patatak atera eta olioa gehiago berotuko dugu, patatak ondo frijitu eta gorritzeko. Perrexila, baratxuria, albaka eta piperra jarri, dena ondo txikituta. Olioa, limoi-zukua eta ozpinak gehitu, perrexila estali arte. Gero gatza eta piperbeltza.
Probatu, eta ondu, ozpin, gatz edo piperbeltz gehiago botaz, beharrezkoa bada. Estali eta hoztu, patatak frijitu ondoren gainetik botatzeko.
Pikillo piper konfitatuak:
Piperrak oliotan gorrituko ditugu. Eta gero zartagin batean piper hauek latako urarekin berotuko ditugu saltsa krematsu bat geratzeko. Gatza eta perrexil txikitu pixka bat botako diogu eta plater luze batean jarriko ditugu.
Entsalada:
Letxuga horriak garbitu eta xukatu ondoren, olioarekin eta gatzarekin onduko ditugu.
BUKAERA:
Plater luze batean tomahawk txuleta zatituta jarriko dugu eta ondoan patatak. Ontzi batean entsalada eta ondoan pikillo piperrak jarriko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa