Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilagorra lumatu eta tripak atera, hestea izan ezik. Luma txikiak geratzen badira, sopletearekin erre, eta laberako balio duen soka batekin izterrak eta hegoak lotu, egositakoan ez apurtzeko.
Oilagorrei gatza eta piperbeltza bota. Lapiko batean olio apur bat ipini, sua topera jarri eta oilagorrak alde guztietatik markatu.
Behin markatuta, oilagorrak lapikotik atera, barazkiak sartu (juliana erara ebakita), oilagorrak barazkien gainean jarri eta egin.
Barazkiak eginda daudenean, koñaka bota eta berotu sua emanda alkohola kentzeko.
Ardo beltza bota eta egiten utzi alkohola lurrundu arte. Behin lurrunduta ura bota oilagorrak estali arte.
Sua topera jarri irakin arte, gero sua jaitsi eta tapa jarri.
Oilagorra nahi dugun puntua lortu arte egin (izterrak bigun egon arte)
Oilagorrak atera, hestea kendu, barazki saltsara sartu eta dena birrindu. Iragaztontzitik pasatu eta gatza bota.
Oilagorrak lapikoan sartu, saltsa gainetik bota, berotu eta jan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa