Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Itsaski saltsa:
Barazkiak txikitu eta erregosten jarriko ditugu lapiko batean olioarekin, gutxienez bi orduz utzik behar dugu barazkia egiten. Otarrainxka buruak bota, brandya eta ardo beltz zorrotadak, eta murrizten direnean estragoi lehorra eta ura bete arte. Ordu erdiz irakiten utziko dugu, birringailuarekin txikitu eta iragazi.
Legatz solomoa:
Legatz solomoari gatza bota eta azala aldetik zartagin batean gorritu egingo dugu, buelta eman eta txirlekin batera itsaski saltsan sartu egiteaz bukatzeko.
Krepe masa:
Urtu gurina. Entsalada-ontzi batean, bota irina, azukrea, gatza eta arrautzak, gehitu esnea eta nahastu leunki irabiagailuarekin, eta gehitu gurina. Utzi masa ordubetez deskantsatzen. Berotu zartagin bat olio pixka batekin, bota ore koilarakada bat, dora; ondoren, irauli pankea. Egin beste minutu batzuez, eta errepikatu prozesua masa joan arte.
Txangurro betegarria:
Itsaski saltsa pixka bat berotzen jarriko dugu eta txangurro haragia sartuko diogu, esne gain zorrotadatxo bat gehitu, irakin eta hotzean gorde krepearekin erruloak egiteko.
Bukaera:
Plater lau batean legatz solomoa jarriko dugu eta ondoan labean berotutako krepea, gainetik itsaski saltsa pixka bat bota eta ondoan txirla batzuk jarriko ditugu. Perrexilarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa