Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri iberiko masailak ardi gaztarekin pita ogitan bilduta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri iberiko masaila egosiak:
  • 6 txerri masail
  • Típula bat
  • 4 baratxuri ale
  • Azenario bat
  • Porru txiki bat
  • Salda
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Pita ogia:
  • Irina, 250 g
  • Irin integrala, 15 g
  • Ura, 165 g
  • Gatza, 5 g
  • Azukrea, 7 g
  • Legamia, 10 g
  • Tomate saltsa bizia:
  • Askotariko tomate heldua, 500 g (adar, cherry, udare…)
  • Tipula more bat
  • 2 baratxuri-ale
  • Piper txorizeroa 2 koilarakada
  • Piperrauts gozoa, 2 g
  • Piperrauts mina, 2 g
  • Ura, 25 g
  • Perrins saltsa, koilarakada bat
  • Tomate kontzentratua, koilarakada bat
  • Oliba-olio estra birjina
  • Piperbeltza, gatza
  • Beste osagaiak:
  • 4 ardi gazta xerra
  • Piper berde bat
  • Típula bat
Prestaketa

Txerri iberiko masaila egosiak:

Lapiko bero batean olioa bota, masailei gatza egin eta gorritu egingo ditugu. Urez estali, barazkiak garbi eta zatitutta sartu eta ordu eta erdi edo bi orduz egosten utzi. Denbora igaro ondoren masailak lapikotik atera eta hotzean gorde. Salda berriz iragazi eta hozkailuan sartu.

Pita ogia:

Osagai guztiak elkartu eta landu egingo ditugu ore fin bat lortu arte eta hartzitzen utziko dugu epelean. Orea hazten denean, 60 gramoko zatiak pisatuko ditugu, bola forma eman eta berriro ere 30 minutuz egoten utziko diegu. Eskuekin zanpatu eta labe erretilutan jarri laberatzeko. 4-5 minutuz egosiko ditugu 250 ºC-tan. Puztutakoan eta kolorea hartu aurretik atera.

Tomate saltsa bizia:

Eltze batean, tipula morea eta baratxuri aleak erregosi. Ondo sueztitu ondoren, tomate zatitua bota eta 20 minutuz bigundu. Txorizeroa, piperrautsak, ura, Perrins saltsa eta tomate kontzentratua gehitu. 5 minutuz egosi, txikitu eta iragazi.

Beste osagaiak:

Piper berdea zerrendatan moztu eta zartagin batean olioarekin gorritu. Tipula juliana eran zatitu eta zartaginean olioarekin erregosi egingo dugu marmelada bat bezala geratu arte.

BUKAERA:

Pita ogia zartaginetik pixka bat pasa, erditik ireki eta txerri masaila egosiak eta beroak sartuko ditugu, tomate saltsa bizi koilarakada bat, piper berde zerrenda batzuk, típula marmelada koilarakada bat eta 3 gazta xerra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena