Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Arroz frijitua gabonetako soberakinekin
Osagaiak
  • (2 pertsonentzat)
  • -Arrozarentzat:
  • Basmati arroza, 200 g
  • Oilasko-salda, 400 g
  • 2 ale baratxuri
  • 2 jengibre zati
  • Soja-saltsa txorrotada bat
  • 6 otarrainxka
  • tipulina
  • 2 arrautza
  • Sesamo-olio txorrotada bat
  • B/a arkume erre zatiak
  • -Laranja eta mandarina emultsioa:
  • 50 gr. laranja zukua
  • 50 gr. limoi zukua
  • 50 gr. lima zukua
  • 50 gr. mandarina zukua
  • 150 gr. oliba olioa
  • Gatza
  • Gorringo 1
  • -Brokoli salteatua:
  • 1 brokolia
  • Soja saltsa txorrotada bat
  • Oliba olioa
Prestaketa

Arrozarentzat:

Berotu baratxuria eta jengibrea oso zabala ez den lapiko batean, bota arroza eta txigortu pixka bat. Bota oilasko-salda eta utzi jakiak prestatzen egosita eta lehor egon arte, 12-14 minutu inguru. Dentea utzi behar dugu, edo gutxiago prestatu. Dagoenean, hoztu berehala, egosketa mozteko.

Su ertainarekin sesamo olioa bota; arrautzak bota eta kendu, mamitu baina krematsu gelditu. Berehala bota arroza, eta arroza arrautzaz busti.

Sua topera igoko dugu, etengabe eraginez. Otarrainxka zatituak, arkume zatiak eta tipulina bota. Arroza eginda dagoenean, soja-saltsa bota, eta txigortu, etengabe eragin eta sutatik atera.

 

Zitrikoen emultsioa:

Zukuak murrizten jarri ontzi batean, erdia murriztu denean, hoztu.

Pitxerra batean zuku murriztua sartu, gatza, gorringoa eta olioa, birringailuarekin emulstioa sortu, lima eta laranja azal birrindura bota.

 

Brokoli salteatua:

Brokolia zati txikitan moztu eta zartagin bero batean olioarekin salteatu egingo dugu, gatza bota ordez soja saltsa botako diogu.

 

Bukaera:

Plater batean arroz goilarekada on bat jarriko dugu, honen gainean brokolia salteatua eta inguruan zitriko emultsioa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena