Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ostrak 3 saltsaz beterik
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Ostrak saltsa berdean:
  • Muskuilu ura, 200 g
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexil txikitu koilarekada bat
  • Ardo txuri txorrotada bat
  • Oliba olioa estra birjina, 25 g
  • Gatza
  • B/a irina
  • -Ostrak galiziar erara:
  • Urdaiazpikoa, 200 g
  • Ura, 400 g
  • Gatza
  • Pierhautsa gozoa
  • B/a Caviaroli (olio caviarra)
  • Urdaiazpiko xerra batzuk
  • -Ostrak arrai zukuan:
  • Arroketako arraia, 250 g
  • Tomate bat
  • 3 baratxuri ale
  • Ura, 600 g
  • Ardo txuri txorrotada bat
  • Oliba olio estra birjina
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
Prestaketa

Ostrak saltsa berdean:

Baratxuri txikitua lapiko baten olioarekin berotzen jarriko dugu. Dantzan asten denean ardo txuria bota, murriztu eta irina sartu, pixka bat erregosi eta muskuilu salda gehitu, minutu batzuez irakiten eduki loditu arte eta perrexila bota.

Ostrak galiziar erara:

Urdaiazpiko puntekin salda bat egin, gozo geratu arte. Koipe asko geratzen bazaio, kendu.

 

Ostrak arrai zukuan:

Arrai zatiaketa baratxuri aleak oliotan gorritu zartagin batean, piperhautsa bota, tomate birrindua erregosi, ardo txuria bota eta murriztu, erdi lehorra dagoenean ura bota eta egosten utzi 10-15 minutuz. Iragazi, perrexil txikitu sartu eta erreserbatu.

 

Bukaera:

Ostra bakoitzari bere salda sartuko diogu eta plater luze batean gatz lodiaren gainean kokatuko ditugu hiru ostrak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena