Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pizza masa:
Elkartu osagai guztiak eta oratu 20 minutu inguru luzatu eta oratu, glutena osatu arte. Erreposatzen utzi inguru epelean masa bikoiztu arte.
Pizza osagaiak:
Mozarela gazta xerratan moztu.
Tipula juliana eran moztu eta zartagin batean olioarekin erregosi.
Perretxikoak xerra finetan moztu,
Urdaiazpiko egosia eta hirugiarra zatitxotan moztu.
Haragi txikitua gatz eta olio pixka batekin zartaginean salteatu egingo dugu arin-arin.
Etxeko tomate frijitu lodia:
Zartagin batean olioarekin tipula eta baratxuri txikituak erregosten utziko ditugu ondo egin arte. Ondoren tomate zatituak sartu eta ondo eginda geratu arte utziko ditugu. Pasa-puretik pasa eta gatz puntua jarriko diogu, Erreserbatu.
Pipermin olioa:
Oliba olioa epeltzen jarri eta piperminak sartu, sutatik atera eta biberoi batean sartu.
Bukaera:
Pizza masa luzatu ondoren tomate frijitutik asi eta osagai guztiak masa gainetik banatu mozarela gazta eta albahaka hostoekin bukatuta. Labe beroan sartu 220ºC 10 minutuz.
Labetik ateratzean pipermin olio txorrotadatxo bat bota. Nahi izanez gero, rukula horri batzuk jarri daitezke gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa