Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Bisigua bere saltsan, zitriko sabaiona eta tuberkulu hostopila
Osagaiak
  • (2 pertsonentzat)
  • -Bixigua eta saltsa:
  • Bixigu bat kilo batekoa
  • Baratxuri buru bat
  • Oliba olioa dezilitro bat
  • -Arrai salda:
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • Tipula bat
  • Perrexil sorta bat
  • Pipermina bat
  • Gatza
  • -Zitrikoen sabaiona:
  • Laranja zukua, 150 g
  • Limoi zukua, 150 g
  • 2 gorringo
  • Gatza
  • -Tuberkulu hostopila:
  • Patata Berri bat
  • Patata more bat
  • Txiribia bat
  • Batata bat
  • Gatza
Prestaketa

Bixigua eta saltsa:

Berotu pixka bat zartaginean, 1 dl. olio eta baratxuri-buru garbi bat, baratxuriek urre-kolore polita hartu arte. Hozten utzi.

Garbitu bisiguak eta egin arrain-salda buruekin eta hezurrekin eta barazki batzuekin. Utzi irakiten 15 minutuz eta iragazi.

Jarri olioa turmix batean baratxuriekin. Perrexil gordina eta arrain-salda pixka bat gehitu. Birrindu egiten da krema lortu arte, eta iragazki finetik pasatzen da.

Zitrikoen sabaiona:

Laranja eta limoi zukua pixka bat murriztu eta gorringoarekin elkartu, maria bainu batean jarri eta hagaxka batekin emulsionatu.

Tuberkulu hostopila:

Patatak eta batata zuritu, eta xerratan moztu ebakigailuan. Erretilu sakon batean geruzaka jartzen dira, patata berriarekin hasten dira, ondoren urdinarekin eta gero batatarekin, 3 aldiz.

Erretilua lurrun-ontzian sartu, 14 minutuz, 119 °C-an. Lurrun-ontzitik atera eta hoztu arte, pisua jarriko zaio gainean, lehortu dadin. Hotza eta prentsatua dagoenean, 4 cm-ko luzera eta 2 cm-ko zabalera duten zatiak egiten dira. Gorde egiten da.

 

Bukaera:

Bixigu solomoa gatzatu eta zartagin beroan azal aldetik gorritu. Eginda dagoenean hostopilaren gainean jarri eta plater lau batean kokatu. Honen gainetik bixiguaren saltsa bota eta ixkin batean zitriko sabaiona. Perrexil xehatua bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena