Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Azalore cous-cousa:
Azaloreari laban txikiarekin txirbilak aterako dizkiogu eta txikitzeko makinarekin kolpe batzuk emango dizkiogu cous-cous antzeko aleak geratu arte.
Beste aldetik, azenarioa, adar tomatea eta kalabazina karratutan zatitu eta zartaginean olioarekin salteatu. Gorritu direnean, azalore cous-cousa sartu eta berriro dena ondo salteatu, sua igoaz.
Onddoak:
Onddoak zatitu. Baratxuri alea txikitu eta zartaginean jarriko dugu olio pixka batekin. Dantzan hasten denean, onddoak sartu eta sua igoaz ondo salteatu. Gatza eta perrexil txikitua bota.
Otarrainxka brotxeta:
Otarrainxkak zuritu eta baratxuri freskoarekin brotxetan sartu. Gatza bota eta zartagin batean gorritu. Gordinak geratzen badira, labean bukatu.
Otarrainxka zuku maionesa:
Otarrainxka buruak lapiko batean oliba olioarekin jarriko ditugu. Buruak gorritzen direnean, birringailuarekin txikitu eta iragazi. Olio hau hoztu egingo dugu. Beste ontzi batean arrautza gatza eta sagar ozpina sartu eta otarrainxka olioarekin emultsioa sortuko dugu-. Geroko gorde.
Bukaera:
Plater azal batean sumendi baten antzera azalore cous-cousa jarriko dugu. Honen erdian onddo salteatuak eta gainean otarrainxka brotxeta. Honen guztiaren gainetik otarrainxka emultsioa botako diogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa