Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Bagel ogitartekoa oilasko, arrautza nahaski, tipula gorritu, gazta eta ziape saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Bagel ogia:
  • Irina, 450 g
  • Ura, 1,25 dl
  • Esnea, 1,25 dl
  • Legami freskoa, 15 g
  • Gatz apur bat
  • Malta siropea, 10 g
  • Arrautza zuringo bat
  • Gurina, 30 g
  • Sesamo eta mitxoleta haziak
  • Ekilore-olioa
  • Gorringo bat
  • Esnea (margotzeko)
  • -Gazta eta ziape saltsa:
  • Gazta freskoa, 100 g
  • Ziape saltsa, 3 koilarakada
  • Baratxuri ale bat
  • Típula hautsa
  • Martorri hosto batzuk
  • Gatza
  • Tabasko ttantta batzuk
  • -Ogitarterako osagaiak:
  • Tipula erregosia
  • Oilasko bular xerrak
  • 4 Chedar gazta xerra
  • 2 arrautza
  • -Juka frijitua:
  • Juka bat
  • Ekilore-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Bagel ogia:

Irinarekin, gatzarekin eta azukrearekin sumendi bat egin.

Legamia esnetan urtu, eta pixkanaka-pixkanaka sumendian sartu. Arrautza-zuringoa, ura eta gurina urtuta gehitu, eta ore homogeneo bat lortu arte landu. Trapu batekin tapatuta utzi, tamaina bikoiztu arte.

Masa hautsi eta bola txikitan banatu. Labeko paperaren gainean, boletan zuloak egin eta altxatzen utzi.

Irakiten dagoen uretan, segundo batzuetan bagel-ak galdarraztatu eta paperaren gainean utzi.

Gorringo irabiarekin margotu eta koilarakada bat esne bota, sesamo haziak bota eta laberatu 210ºC-tan 20 minutuz.

Denbora igaro ondoren, labetik atera eta sareta baten gainean hozten utzi.

 

Gazta eta ziape saltsa:

Osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin emultsionatu Geroko gorde.

 

Ogitartekorako osagaiak:

Tipula erregosia: juliana eran ebaki eta zartaginean olioarekin ondo erregosi. Bukaeran azukre pixka bat bota, karamelatzeko.

Oilasko bular xerrak: Bularra xerra finetan ebaki, gatza bota. Limoi birrindura eta oregano lehor pixka bat bota eta zartagin berotik pasa.

Arrautzak zartagin batean hautsiko ditugu, gatza bota eta arrautza nahaski bat egin.

 

Juka frijitua:

Juka zuritu eta xerra finetan zatitu. Oliotan frijiu eta ondoren xukatu. Gatza jarri eta gazta eta ziape saltsa gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena