Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri ukondoa:
Txerri ukondoa egosi egingo dugu 40-50 minutuz osagai guztiekin. Ukondoa lapikotik atera eta salda urritzen utziko dugu. Zapore bizia hartu duenean, beste ontzi batera iragazi eta arto irinarekin lodituko dugu. Ukondoa labera sartuko dugu 170ºC-tan eta saldarekin margotzen joango gara, kanpotik, kurruskari geratu arte.
Baratxuri krema:
Baratxuriak ontzi batean urarekin sutan jarriko ditugu. Irakitean ura kendu eta olioarekin berriro sutan jarriko dugu. Irakiten hasten denean, olioa kendu eta gorde egingo dugu beste prestaketak egiteko. Esne gaina gehitu eta berriro sutara, baratxuriak eginda geratu arte. Birringailuarekin txikitu eta ontzi batean geroko gorde.
Aza patatekin:
Aza julianan zatitu eta ur berotan 20 segunduz egosi egingo dugu. Ur hotzetara atera, xukatu eta baratxuri olio-errea botako diogu gainetik.
Patatak zuritu eta egosi egingo ditugu. Xukatu eta ontzi batera sartuko ditugu. Ggatz pixka bat, gurin zatitxo bat, egositako ura eta txorrotada bat esne bota eta birringailuarekin purea egingo dugu.
Pure hau azarekin elkartuko dugu.
Bukaera:
Plater azal batean koilarakada bat aza eta patata jarriko dugu, gainean txerri ukondoa lakatuta, inguruan koilarakada bat baratxuri krema eta patata sare-batzuk.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa