Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Erbi gisatua:
Lapiko batean olioa bota eta erbi zatiei gatza eta piperbeltza bota ondoren, gorritu egingo ditugu. Bitartean típula julianan ebaki eta baratxuri aleak xerratu. Erbia ondo gorritu ondoren, tipula eta baratxuria erbiaren gainera bota, ardo beltza eta brandya ere bai eta lapikoa estali. Sua jaitsi eta pixakanaka egiten utzi. Tipulak askatuko duen urarekin ez zaio saldarik bota beharko seguruenik. Erbia egin ondoren, zatiak lapikotik atera eta kakao-pasta saltsari bota, nahastu eta iragazi lapiko batera.
Arbeletxeko lehor purea:
Jarri osagai guztiak su motelean 30 minutuz. Kendu sutatik eta kendu banilla adarra. Gehitu rona; Pasatu birringailutik eta, ondoren, iragazi.
Tipulatxak hirugiharrarekin:
Tipulatxak zuritu eta minutu batzuetan uretan egosi.
Hirugihar xerrak zatitxotan ebaki. Zartagin batean hirugiharra erregosi. Koipea askatu duenean, tipulatxak erdibituta bota eta gorritu. Kolorea hartu dutenean, koilarakada erdi azukre bota eta karamelutu. Modena ozpina bota eta ondo glaseatuta utzi.
Arto gozoa zartaginean gorrituko dugu gurin pixka batekin.
Bukaera:
Erbi haragia laberako erretilu batean estalita labean berotu. Plater azal batean molde borobil bat jarri eta hirugiharrarekin egindako tipulatx koilarakada bat sartu. Ondo bete moldea eta gainean erbia jarri. Kakao saltsarekin ondo estali eta ondoan arbeletxeko lehor pure tanta batzuk jarri eta zartaginetik pasatako arto gozo zati bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa