Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orein solomoa:
Motrailuan ahabiak eta kakahueteak, eztia, belar ziapea, gatz eta piperbeltz pittin bat sartu. Ondo txikitu. Haragia pusketetan zatitu, ondu eta motrailuko nahasketa igurtzi. Utzi pixka batean.
Perretxiko saltsa:
Zartagin batean baratxuria eta tipulatxak erregosi oliotan, perretxikoak zatituta gehitu eta ondo gorritu. Ondo erregosia dagoenean, ardo zuria bota, ondo urritu eta ontzi batean utzi
Gaztaina krema:
Tipulatxak gurin pixka batekin erregosi, gero Oportoa bota eta lehorrera urritzen utzi. Txikitutakoan, bota gaztainak, salda, esne gaina eta utzi egosten.
Egiten direnean termomixetik pasa eta gatza eta piperra jarri; gorde kameran. Purea behar dugunean, lapiko batean berotu esne gain pixka batekin.
Gaztaina entsalada:
Gaztainari azal gogorra kendu eta bigarren azala kendu gabe xerra finetan zatituko dugu eta ontzi batean sartu. Ahabiak erdibitu eta gaztainekin sartu. Eskarolarekin berdin egnigo dugu garbitu ondoren. Olioa eta gatz pixka bat sartu, nahastu eta geroko gorde.
Bukaera:
Orein solomoa zartagin batetik pasako dugu, ondo gorritu eta erretilu batean labera sartuko dugu 4 minutuz 180ºC-tan. Ondoren, oreina plater batean jarri erdibituta eta perretxiko saltsa ondoan jarriko diogu. Koilarakada bat gaztaina pure jarri eta gaztaina entsalada, solomoaren ondoan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa