Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Strogonoff azpizuna:
Erregosi tipula brunoise eran ebakita, bi koilarakada olio erabiliz. Gorrituta dagoenean, gehitu piperrautsa, piperbeltza, tomate-kontzentratua, limoi-zukua eta txahal-hondoa. Utzi saltsa lodi bat egin arte. Ontzea zuzendu.
Garbitu txanpinoiak, zatitu xerratan eta salteatu 2 koilarakada oliotan.
Zartagin bero batean koilarakada bat oliba-oliorekin txahal-haragi salpimentatua salteatu.
Gehitu txanpinoi salteatuak saltsan; bero dagoenean, gehitu haragi salteatua eta utzi egosten pare bat minutuz, haragia lehortu ez dadin.
Cesar ozpin-olioa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu eta geroko gorde.
Kukulu entsalada:
Kukuluak uretatik pasa, iragazi eta juliana luzean ebaki. Ontzi batean sartu, ozpin-olioa bota, ondo nahastuta. Kristalezko ontzi batean jarriko dugu eta parmesano birrindu pixka bat jarriko diogu gainetik.
Txanpinoi lehorrak:
Txanpinoiak garbitu eta fin-fin ebakiko ditugu. Labe erretilu batean luzatu eta 80ºC-tan lehortu arte edukiko ditugu.
Bukaera:
Plater sakon batean koilarakada on bat Strogonoff azpizun jarriko dugu. Gainetik txanpinoi lehorak jarriko ditugu eta ondoan kukulu entsaladaren ontzia.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa