Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Urraburua gatzetan:
Ontzi batean gatza bota eta izei lehor koilarakada bat eta limoi azal birrindua sartuko dugu. Ur pixka batekin hezetu egingo dugu gatza. Labe erretilu batean labe paper zati bat jarri eta ontziko gatz erdia botako dugu, ondo luzatu eta urraburua ezkatak kendu gabe gainean jarriko dugu. Gatzarekin ondo estali eta labean sartuko dugu 200ºC 20-25 minutuz.
Piperrauts emultsioa:
Ontzi batean olioa piperrautsarekin epelduko dugu. Gatz pixka bat sartuko diogu. Geroko gorde.
Patata egosiak ardo zuriarekin:
Lapiko batean ura berotzen jarriko dugu eta patatak garbitu ondoren, zuritu gabe txataletan zatitu eta egosten jarri gatz pittin batekin eta ardo zuriarekin. Egosi ondoren, xukatu eta zartagin bero batean salteatuko ditugu gurin pixka batekin, gorritu arte.
Barazki ozpin-olioa:
Tomateak zuritu eta pipitak kendu. Tipulinarekin eta piper berdearekin batera brunoise erara ebaki eta ontzi batean sartuko ditugu. Perrexil txikitua gehitu eta olio, ozpin eta gatzarekin puntuan jarriko dugu.
Bukaera:
Plater azal batean, urraburu xolomo zati bat jarriko dugu eta koilarakada bat barazki ozpin-olio botako diogu. Ondoan patata txatalak jarri eta piperrauts emultsioa gainetik botako diogu. Perrexil txikitu pixka bat ere bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa