Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilasko hegalak:
Oilasko hegalak 18 minutuz uretan egosi, labanarekin kartilagoak moztu eta hezurrak atera eta ontzi batean utziko ditugu.
Hauen gainera, Jerez ardoa, esne gaina, arrautza, maizena eta gatza ipiniko ditugu. Ondo nahastu eta olio berotan frijitu egingo ditugu.
Sagar eta jogurt saltsa:
Jogurta ontzi batean sartu eta sagar karratutxo txikiak sartuko dizkiogu, menda hostoak txikituta eta currya limoi azalarekin. Ondo nahastu eta geroko gorde.
Piku salteatuak:
Zartagin bero batean gurin pixka bat bota eta pikuak erditik zatituta bueltatxo batzuk emango dizkiegu.
BUKAERA:
Oilasko hegalak behin frijitu ondoren, egur antzeko plater batean jarriko ditugu, pikuak honen ondoan eta ontzi batean sagar eta jogurt saltsa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa