Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ahate foie-gras eskalopea, sagardotan salteatutako sagarrarekin eta onddoekin
Osagaiak
  • Sagarrak sagardoan:
  • •2 sagar
  • •sagardoa, 200 ml
  • •azukrea, 2 koilarakada
  • •gurina, koilarakada bat
  • Onddoak:
  • •3 onddo
  • •gatza
  • •oliba-olioa
  • Ahate foie-gras xerra:
  • •4 ahate foie-gras xerra
  • •gatza
  • •piperbeltza
  • Foie-gras maionesa boilurrarekin:
  • •foie-grasa, 100 g
  • •arrautza bat
  • •ekilore-olioa, 3 dl
  • •gatza
  • •Jerezeko ozpina, txorrotada bat
  • •boilur xerra
  • Espezia-ogia:
  • •eztia, 100 g
  • •azukrea, 145 g
  • •gurina, 150 g
  • •ura, 300 g
  • •irina, 500 g
  • •arbendol hautsa, 90 g
  • •legami hautsa, 45 g
  • •espezia nahastuak, 2 g
Prestaketa

Sagarrak sagardotan

Sagarrak zuritu eta zatitu. Zartagina berotu eta gurin pixka bat jarri. Sagarrak sartu eta gorritzen jarri. Azukre pixka bat bota gainetik eta karamelu kolorea hartzen hasten denean, sagardoa bota eta urritu ziropea bezala geratu arte.

Onddoak

Onddoak trapu heze batekin garbitu eta xerratu. Zartaginetik pasatu olio pixka batekin, gorritu arte. Gatza bota.

Ahate foie-gras xerra

Zartagin bat ondo berotu. Foie-gras xerrei gatza eta piperbeltza bota eta gorritu denbora gutxi utziaz zartaginean.

Foie-gras maionesa boilurrarekin

Foie-grasari gatza egin eta zartaginean gorritu. Ontzi batean sartu. Bertan gorringoa, gatz pixka bat eta ozpina sartu eta ekilore olioarekin emultsionatu. Boilur xerra batzuk sartu eta txikitu.

Espezia-ogia

Eztia, azukrea, gurina eta ura ontzi batean sartu eta disolbatu su baxuan. Gainerako osagaiak irabiagailuan jarri, pixkanaka likidoa gehitu eta nahasi, ore leun eta homogeneoa geratu arte.

Moldea gurinarekin igurtzi eta orea barrura bota. Laberatu 160 °C-tan 45 minutuz.

Bukaera

Plater azal batean, espezia-ogi xerra txigortu bat jarri, gainean sagar xerrak, berriro beste espezia ogi xerra txigortu bat. Gainean onddo zatiak eta ondoan foie-gras xerrak. Sagardoa eta sagar zukua gainetik bota eta foie-gras maionesa puntu batzuk jarri eta ogi txigortu batzuk bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena