Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Roast beefa:
Txahal solomoa hariarekin lotu eta gatza eta piperbeltza botako dizkiogu. Ontzi batean ziape saltsa belar aromatikoekin nahastuko dugu eta pintzel batekin solomoa margotuko dugu. Zartagin batean haragia gorritu eta labean sartu 180ºC 25 minutuz. Haragia erdian arrosa kolorekoa egon behar da. Denbora hori igaro ondoren, erretiratu eta erreserbatuko dugu. Brandyarekin, haragia laberatu dugun erretilua bereiziko dugu, eta demi-glace hori gordeko dugu.
Arto-tartariarra:
Saltsa tartariarrerako, lehendabizi maionesa bat egingo dugu arrautza, olio, limoi-zuku eta ziapearekin. Ondoren, txikitu kipula samurra, kaparrak, pepinoa eta maionesara gehitu. Azkenik, txikitu arto txigortua, txikitu tipulina eta bota aurreko nahasturara. Gatza eta piperbeltza bota, eta gorde.
Barruko osagaiak:
Gerezi tomateak ontzi batean sartu eta oliotan konpota antzeko bat egingo dugu bigun geratu arte.
Gari opila zartagin batetik pasatuko dugu berotu dadin.
Tipula karamelatua:
Tipulina zuritu eta juliana erara zatituko ditugu. Zartagin batean gurinarekin erregosten jarriko dugu. Erdi egina dagoenean, azukrea bota eta karamelatzen asten denean ura botako diogu karamelua egiteko. Tipulak kolore polit bat duenean, ozpina bota, gatz puntua jarri eta geroko gordeko dugu.
Bukaera:
Gari opila hartu eta roast beef xerra fin batzuekin estaliko dugu. Honen gainean gazta xerrak, típula karamelatua, errukula, gerezi tomateak eta saltsa tartariarra jarriko dugu. Dena zilindro baten antzera bilduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa