Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Legatza Koxkerako erara
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Legatza Koxkerako erara:
  • - 2 legatz solomo
  • - Baratxuri ale bat
  • - Oliba olioa
  • - Ardo zuria
  • - 10 txirla
  • - 2 zainzuri
  • - Ilarrak, eskukada bat
  • - Arrain salda
  • - Perrexil txikitua
  • Arrautza galdarraztatuak:
  • - 2 arrautza
  • - Ura
  • - Ozpina
  • - Gatza
Prestaketa

Legatza Koxkerako erara

Olioa bota zartagin batean, baita baratxuri eta perrexil txikitua ere; dantzan hasten direnean, legatz gatzatua eta txirlak jarri, ardo zuri pixka bat bota, bueltatxo batzuk eman, eta ilarrak eta arrain salda gehitu. Estali zartagina. 5 minutu igarotzean, zainzuriak eta perrexil txikitua gehitu.

Arrautza galdarraztatuak

Lapiko batean, ura berotzen jarri; irakiten hasi baino lehen, txorrotada on bat ozpin bota, eta arrautza bertan ireki; 3-4 minutuz uretan utzi, eta apar burruntzaliarekin atera. Legatzaren ondoan jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena