Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Arrain eta itsaski tenpura bi saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arraina eta itsaskiak:
  • - Zapo txiki bat
  • - 6 otarrainxka
  • - 4 zigala
  • - Txitxarro bat
  • - Limoi baten azal birrindua
  • - Soja saltsa, txorrotada bat
  • - Gatza
  • Tenpura orea:
  • - Tenpura irina, 200 g
  • - Azafraia
  • - Ur hotza
  • - Koloratzaile hori pittin bat
  • - Gatza
  • Baratxuri beltz maionesa:
  • - Arrautza bat
  • - Ekilore olioa, 200 g
  • - 2 baratxuri beltz ale
  • - Gatza
  • - Limoi baten zukua
  • Tomate bixi saltsa:
  • - Tomate frijitua, 2 koilarakada
  • - Laranja erdiren zukua
  • - Oliba olioa, txorrotada bat
  • - Jerez ozpina, koilarakada bat
  • - Oreganoa, koilarakada bat
  • - Piperrautsa, koilarakada bat
  • - Siracha saltsa, koilarakada bat
  • - Jengibre birrindu pixka bat
  • - Gatza
  • - Pipermina
Prestaketa

Arraina eta itsakiak

Itsaskiak zuritu. Zapoari solomoak atera, baita txitxarroari ere, eta azala eta hezurtxoak kendu. Zati estu eta luzeak egin, eta limoi azalarekin eta soja saltsarekin egindako nahasketan sartu.

Tenpura orea

Ontzi batean, tenpura irina, gatza, azafrai xigortua eta koloratzailea sartu, ur hotza pixkanaka bota, beharrezko loditasuna hartu arte, eta hotzean gorde.

Baratxuri beltz maionesa

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta irabiagailuarekin txikitu emultsioa sortu arte.

Tomate bixi saltsa

Nahastu osagai guztiak poto batean, irakin bat eman, eta emultsionatu.

BUKAERA

Olioa berotzen jarri itsakiak eta arraina frijitzeko. Horiek irinetan pasatu, eta tenpuran sartu; ondo nahastu, eta poliki oilotara bota. Ondo frijitzen direnean, paper xurgatzailera atera. Saltsa bereiziak bi ontzitan jarri. Arrain eta itsaski frijituak plater sakon batean jarri. Eskuekin hartu, saltsetan sartu, eta goxatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena