Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilaskoa era tradizionalean zatitu, izterrak, bularra eta hegalak banatuz.
Oilasko zatiei gatza eta piperbeltza bota, eta ontzi batean zortzi orduz utzi ontzen, baratxuri buruarekin (erditik zatituta) eta oliba olioarekin.
Zartagin batean, tipula eta piper berdea erregosi su motelean ordubetez.
Zortzi orduz ontzen egon diren oilasko zatiak zartaginean frijitu. Koipea kendu lapikoari, eta bertan erregositako barazkiak bota oilaskoari. Ondoren, ura, Jerezko ardoa eta koñaka bota. Tapa jarri, eta bi orduz egosi.
Bi orduak pasatzean, oilaskoa atera, eta saltsa loditzen utzi. Loditzean, iragazgailutik pasatu.
Amaitzeko, oilaskoa saltsan sartu, eta pixka bat gehiago gisatzen utzi.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa