Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Piperrada
Barazkiak juliana finean zatitu, eta zartagin bero batean gorritzen jarri olioarekin, bigundu arte. Piperradaren erdia hartu, eta arrain salda bota; irakinarazi, eta txipiroi tinta gehitu; 5 minutuz egosi, eta birrindu, iragazi, eta geroko gorde.
Txipiroiak tintan
Txipiroiak garbitu, zatitu (tamainaren arabera), gatza eman, eta zartagin bero batean gorritu olioarekin; tinta saltsa bota, eta gisatzen utzi 20-30 minutuz.
Txipiroiak pelaio erara
Txipiroiak garbitu, zatitu (tamainaren arabera), gatza eman, eta zartagin bero batean gorritu olioarekin; piperrada bota, eta gisatzen utzi 20-30 minutuz.
Basa arroza
Ekilore olioa ondo berotu lapiko txiki batean, eta, kea botatzen hasten denean, eskukada bat basa arroz bota. 10-20 segundo utzi, oliotatik atera paper xurgatzailera, eta gatza bota.
Pilaw arroza
Olioa bota zartagin batean, eta baratxuri-aleak txikituta jarri. Gorritzen hasten denean, arroza gehitu, erregosi, salda bota, eta gatz nahikoa duen probatu. Sutan 5 minutuz utzi, ondo irakiten hasi arte, eta gero labera sartu, 190 graduan 15 minutuz; pausatzen utzi. Perrexil txikitua bota.
Bukaera
Plater luze bat hartu, eta erdian koilarakada bat pilaw arroz bota. Alde batean, 4 txipiroi tintan jarri, eta, beste aldean, koilarakada bat piperrada bat eta zartaginetik pasatutako beste 4 txipiroi. Gainetik basa arroz frijitua eta perrexil txikitua bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa