Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri hankak egosteko
Garbitu hankak kontu handiz, eta jarri sutan ur hotzez estalita, irakiten hasi arte; atera, eta ur hotzetan sartu. Jarri berriro sutan,zatitutako barazkiekin batera, eta estali pixka bat ur gazituz. Egosi su motelean 3 orduz, bigundu arte. Saldatatik atera, epeltzen utzi, hezurrak kendu, eta plastikozko paperean jarri eta barrukoa sartu; beste hanka egosia jarri, eta zilindroak egin; hotzean gorde gogortu arte.
Barrukoa
Perretxikoak garbitu, eta zati ertainetan moztu; zartagin batean salteatu, oliba olio berotan; geroko gorde.
Saltsa egiteko
Zatitu tipula zati ertainetan, eta jarri olioarekin egiten, bigundu arte. Gehitu txerri-hankekin egositako barazkiak, 4 piper txorizeroren mamia eta txerri-hankak egositako salda; utzi 20 minutuz egosten, txikitu, iragazi eta zuzendu gatz-puntua.
Hankak frijitzeko
Hankak zentimetro ta erdiko lodieran moztu, irin eta arrautzetan pasatu, eta oliotan frijitu; paperean xukatu, saltsan sartu, eta irakin bat eman.
Bukaera
Plater lau batean txerri-hanken 3 zati jarri, eta bota saltsa gainetik; ondoan barazki bolak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa