Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bisigua egiteko
Bisigua garbitu, eta solomoak kendu. Soplete baten laguntzaz, hezurrak eta ikatz zati bat erre, eta oliotan sartu, infusio bat egin dadin.
Bisigu solomoak gatzatu, eta zartagin batean pasatu, lehenengo azal aldetik eta gero beste aldetik; txorrotada bat ozpin bota.
Zartagin batean, infusionatutako olioa baratxuri xerratuarekin eta piperminarekin jarri. Dena frijitu, eta bisigu solomoen gainera bota. Berriro zartaginera pasatu zuku guztia, eta, iragazki batekin, emultsio bat sortu, eta berriro bisiguari bota.
Baratxuri erre emultsioa
Baratxuri burua osorik sartu labean erretzera, 170ºC-an, 25 minutuz. Denbora pasa ondoren, erditik ebaki, eta ale guztiak atera. Pitxer batean sartu ale horiek, eta gorringoa, perrexila, gatz pixka bat eta olioa botatzen joan, aliolia egin arte.
Panadera patatak
Patatak zuritu, eta fin-fin xerratu, gatzatu, eta zartagin batean jarri, baratxuri ale batekin eta juliana eran moztutako tipularekin; olioz estali, eta konfitatzen jarri 10-15 minutuz.
Bukaera
Plater batean, patata panadera ohetxo bat egin, eta gainean bisigu solomoa jarri; izkina batean, berriz, baratxuri emultsioa eta perrexil txikitua bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa