Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Sardina xerrak hemengo zaporeekin
Osagaiak
  • Sardina xerrak:
  • -8 sardina
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Piper ¿aliolia¿:
  • -8 piper, hazirik gabe
  • -Arrautza gorringo bat
  • -Oliba olio leuna, 150 g
  • -Gatza
  • Labean erretako baratxuri krema:
  • -Baratxuri buru bat
  • -Ura
  • Perrexil olioa:
  • -Perrexil hostoak, 25 g
  • -Oliba olio leuna, 50 g
  • -Gatza
  • Tipula-eraztunak:
  • -Tipula txiki bat
  • -Tenpura-irina
  • -Ura
  • -Olioa, frijitzeko
  • Concasse tomatea:
  • -2 tomate
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Beste osagaiak:
  • -Intxaur txigortuak
  • -8 perrexil hosto
Prestaketa

Sardina xerrak

Sardinei ezkatak kendu, xerratu, eta hotzean gorde, platerean jarri arte.

Piper aliolia

Pitxer batean piparrak, arrautza gorringoa eta gatz pixkat jarri, eta olioa pixkanaka sartu, birringailuarekin emultsioa egin arte; gero, biberoi batean sartu.

Labean erretako baratxuri krema

Baratxuri burua osorik sartu labean, 160 graduan, 20-30 minutuz; denbora igaro ondoren, baratxuri burua erditik zatitu, eta ale guztiak atera irazgailutik pasatzeko, eta ur pixka bat gehitu, krema finagoa geratzeko; hotzean gorde.

Perrexil olioa

Bi osagaiak pitxer batean sartu, gatz pixka batekin, eta birringailuarekin ondo txikitu; gero, biberoi batean sartu.

Tipula-eraztunak

Tenpura-irinarekin eta urarekin tenpura masa egin, eta erdi lodia utzi. ¿Tipula¿ eraztun batzuk moztu, eta tenpuran murgildu; pintza baten laguntzaz, pixka bat xurgatu, eta olio berotan sartu, frijitu arte; sukaldeko paperera atera.

Concasse tomatea

Tomatea zuritu eta haziak kenduko dizkiogu. Karratu txikietan moztuko ditugu eta zartagin batean oliba olioarekin salteatu bigundu arte.

Bukaera

Sardinak gatzatu eta zartagin bero batean gorritu azal aldetik; plater lau bat hartu, eta paraleloki jarri. Inguruan beste osagaiak jarri, kolore eta testurekin jolastuz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena