Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Indioilarra txilindro erara
Osagaiak
  • Indioilarra:
  • -Indioilar zatitua, 1 kg
  • -Tipula xehatu bat
  • -Tipula gorri bat
  • -2 Baratxuri-ale xehatuta
  • -2 tomate xehatu (¿ahalik eta helduenak¿)
  • -¿Piper txorizero¿ purea, koilarakada¿ bat
  • -Ardo zuria, baso erdi
  • -Limoi birrindu bat
  • -Oilo salda
  • -Irina
  • -Oliba olioa
  • -Gatza eta piperbeltza
  • Batata errea:
  • -Batata bat
  • -Oliba olioa, ¿koilarakada bat
  • -Gatza
Prestaketa

Indioilarra

Indioilarra gatzatu, irinetatik pasatu, eta frijitu zartaginean olioarekin. Olio horretan tipula eta baratxuria ondo bigundu ondoren, tomatea gehitu, eta, 15 minutu igaro ondoren, ardo zuria gehitu, murriztu, eta piper txorizero purea bota. Azkenik, gordetako indioilarra bota. Saldaz estali. Probatu gatza, eta utzi su txikian egosten. 30 minutu edo gehiago beharko du. Limoi birrinduarekin bukatu.

Batata errea

Batata egosten jarri lapiko batean. Egin ondoren, zuritu, karratutxotan zatitu, eta zartagin batean olioarekin salteatu, kolorea har dezan; gatz pixka bat jarri.

Bukaera

Plater sakon batean koilarakada eder bat indioilar jarri, eta, ondoan, batata karratutxoak lagungarri gisa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena