Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Hegaluzea tipularekin eta ondutako entsaladarekin
Osagaiak
  • Hegaluzea tipularekin:
  • -Hegaluze garbia, 2 cm-ko xerretan, 400 g
  • - Gatza eta olioa
  • - 5 tipulin
  • - 5 piper berde
  • - 3 baratxuri-ale
  • - Perrexil xehatua
  • Ondutako entsalada:
  • - Oliba berdeak
  • - Oliba beltzak
  • - Ozpinetako luzokerrak
  • - Kaparrak
  • - Eskuhoriak
  • - Ibarrako piperrak
  • - Ozpinetako baratxuriak
  • - Limoi erdiaren zukua
  • - Oliba olioa
  • Oliba beltz olioa:
  • - Oliba beltz purea, 2 koilarakada
  • - Oliba olioa, 120 g
  • Tomate marmelada:
  • -2 tomate gorri
  • -Azukrea, koilarakada bat
Prestaketa

Hegaluzea tipularekin

Moztu tipulina eta piper berdea juliana eran, eta erregosi kazola batean gatzarekin eta olio tanta batzuekin; bizpahiru orduz sueztitu, tipularekin geratu arte. Bota urre-kolore ilunera. Une horretan, gehitu baratxuri      xehatua, eta eman buelta batzuk. Busti edalontzi bete fumetekin, eta gorde. Zartagin edo kazola batean, olio oso beroan salteatu. Atun- edo hegaluze-xerrek erditik gordinik eta kanpotik txigortuta geratu behar dute.

Ondutako entsalada

Osorik dauden osagaiak zatitu, eta pote batean nahastu guztiak, potea itxi, astindu bat eman, eta gorde.

Oliba beltz olioa

Bi osagaiak elkartu, eta gazitzeko biberoi batean sartu.

Tomate marmelada

Tomateak zuritu, eta pipitak kendu; zati       txikitan moztu, eta azukrearekin batera su baxuan egosten jarri, ziropa edo marmelada testura hartu arte, 20 bat minutuz, gutxi gorabehera.

Bukaera

Platerlaua batean, koilarekada bat tipulin gorritu jarri; gainean, hegaluze xerra eta ondutako entsalada, perrexil pixka bat eta oliba beltz olio tanta batzuk, eta, borobiltxo bat eginez, tomate marmelada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena