Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Saltsa egiteko
Barazkiak juliana eran moztu, eta, porruarekin hasita, oliotan erregosten hasi; ondoren, tomatea zatitua gehitu, eta, 5 minutu pasatzean, barrengorri txikituak. Poliki-poliki bigundu, urre-kolore polit bat hartu arte. Ondoren, gehitu piper txorizeroa eta ardo beltza, eta erdira murriztu. Gero, gehitu salda, egosi 10 minutu, txikitu, txinoan iragazi, eta loditzen utzi. (Oso arina geratzen bada, arto-irin pixkat gehitu).
Haragi bola masa egiteko
Tipula oliba-oliotan erregosi, baina kolorerik hartu gabe. Bol batean, osagai guztiak jarri, eta eskuz landu, aldez aurretik sueztitutako tipula gehituta. Egin haragi-bola txikiak, eta pasatu irin pixka batean. Frijitu oliba-olio beroan, kanpotik azal kurruskari bat sortu, eta barrutik gordinik utzi.
Bukaera
2 patatak zuritu, eta laukitxotan zatitu. Uretatik pasatu, eta oliba oliotan frijitu. Saltsa dagoen lapikoan sartu haragi bolak, eta 5 minutuz irakiten utzi. Denbora igaro ondoren, patata laukitxo frijituak sartu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa