Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bizkotxoa
Ontzi batean arrautzak sartu azukrearekin eta harrotu bikoiztu arte. Ondoren, irina gehitu eta erretilu batean luzatuta laberatu 180ºC –an 15 minutuz.
Erdiko krema
350 gramo esne-gain azukre hautsarekin harrotu. Gazta kremarekin elkartu eta 50 gramo esne-gain berotu gelatina hezetuta urtu dadin eta gero beste 50 gramoak gehitu. Kremarekin nahastu, limoi zukua sartu eta bizkotxoaren gainean luzatu. Bizkotxoa lehendik ardo beltzaren ziroparekin busti behar dugu.
Sagar konpota
Sagarra erditik moztu, haziak kendu eta eltze batean azukrearekin, kanelarekin, limoi zukuarekin eta ur pixka batekin egosten jarri estalita. Sagarra egindakoan, kanela kendu eta ondo birrindu dena, iragazi eta gelatina xafla hezetuta sartu. Gazta krema hotzaren gainean luzatu eta hotzetan gogortzen utzi.
Ardo beltz ziropa
Eltze batean laranja eta limoi azalak azukrearekin eta ardoarekin batera berotzen jarri. Irakiten duenean, sutatik atera. Hori bizkotxoa bustitzeko izango da.
Banilla saltsa
Eltze batean esne-gaina, pattarra eta banilla esentzia berotzen jarri. Beste eltze batean gorringoak azukrearekin nahastu. Esne-gainak irakiten duenean, gorringoarekin elkartu eta sutan jarri loditu arte. Ontzi batean jarri eta hotzetan gorde.
BUKAERA
Sagargala zati bat moztu eta platerean jarri banilla saltsarekin. Menda orri bat jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa