Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Banillazko creme bruleea txokolatearekin eta financier tigreekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Creme brulee:
  • Esne-gaina, 500 g
  • 5 gorringo
  • Azukre beltza, 100 g
  • Banilla adar bat
  • Financier tigrea:
  • Arbendola hautsa, 125 g
  • Azukre hautsa, 125 g
  • Gurina, 150 g
  • Irina, 50 g
  • 4 zuringo
  • Txokolate fideoak, 40 g
  • Txokolate krema:
  • Txokolate beltza, 50 g
  • Txokolate esnearekin, 50 g
  • Esne-gaina, 40 g
  • Hur karamelizatuak:
  • Hurrak, 150 g
  • Azukrea, 100 g
  • Ura
Prestaketa

Creme brulee:

Esne-gaina berotzen jarri banilla adar irekiarekin. Beste eltze batean gorringoak azukrearekin zuritu. Esne-gaina gorringoei bota, ondo nahastu eta ontzietan sarturik, laberatu 100ºC-an 30-40 minutuz. Hozten direnean, azukrea gainetik zabaldu eta sopletearekin karamelizatu.

 

Financier tigrea:

Ontzi batean osagai lehorrak sartu eta bertara gurin frijitua[IEE1]  eta zuringoak gehitu eta ondo nahastu. Moldeetan sartu eta 200ºC-an laberatu 15 minutuz.

Txokolate krema:

Esne-gaina berotu eta txokolateei gehitu, urtu daitezen. Ondo nahastu. Financierrak duen zulotxoa bete, hur karamelizatu bat jarri eta hotzetan gogortzen utzi.

Hur karamelizatuak:

Zartagin batean azukre eta ur pixka bat karamelizatu, hurrak gehitu eta nahasten hasi. Erretilu batean luzatu hotz daitezen.

BUKAERA:

Erretilu batean creme bruleea jarri eta ondoan opiltxoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena