Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kuia bizkotxoa:
Kuia zatitu, ontzi batean sartu, estali eta mikrouhin-labean 2 minutuz egosi.
Gorringoak azukrearekin ontzi batean sartu eta zuringoak beste azukrearekin beste ontzi batean eta biak harrotu egingo ditugu.
Kuia egosia zanpatu eta gorringoekin nahastu. Ondoren, zuringo harrotuekin, irinarekin eta legamia hautsarekin elkartu. Kontu handiz nahastu eta moldean sartu ondoren, laberatu 180ºC-an 20-30 minutuz.
Hozten utzi eta erditik moztuko dugu. Bertara marrubi zukua botako dugu eta krema gozoa marrubiekin nahastuta luzatuko dugu. Beste bizkotxo zatiarekin estali eta esne gain harrotua bizkotxo guztian zehar luzatu. Gozogintzako zorroan dugun esne gainarekin apaingarri batzuk egin eta erditik moztutako marrubiekin amaitu.
Marrubi zukua:
Marrubiak zatitu eta azukrearekin batera eltze batean sartu. Su txikian jarriaz egosten utzi marrubiek zuku guztia askatu arte. Iragazi.
Krema gozoa:
Eltze batean esnea eta esne gaina elkartu eta banilla esentzia gehitutakoan, irakin. Beste eltze batean gorringoak, maizena eta azukrea nahastu. Lehenengo eltzeak irakiten duenean, beste eltzeko osagaiekin nahastu eta loditu arte sutan eduki. Gutxienez, 2 minutuz irakinarazi. Ondoren, hozkailuan hozten utzi.
Marrubiak garbitu, karratutan moztu eta ontzi batean sartu. Bertara krema gozoa sartu eta nahastu.
Esne gain estalkia eta marruiak apaintzeko:
Esne gaina azukrearekin ontzi batean sartu eta harrotu. Gozogintzako zorro batean sartu. Marrubiak garbitu eta erditik moztu
BUKAERA:
Bizkotxoa amaitu ondoren, mentarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa