Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orea:
Limoiaren azal birrindura azukrearekin nahastu eta arrautzekin batera harrotzen jarri. Ondoren esne-gaina, limoi zukua eta rona gehitu, nahastu eta irina legamia hautsarekin elkartu. Azkenik, gurina urtua bota eta moldetan orea jarri mugurdiak erdian tartekatuz eta labean sartu 180ºC-an 20-25 minutuz.
Txokolate moussea:
Esnea eta esne-gaina eltze batean berotzen jarri. Ondoren gorringoak gehitu eta egosi egingo dugu irakin gabe. Nahasketa hau txokolate zuriari eta gurinari bota, ondo nahastu eta hotzean gorde gero harrotzeko.
Txokolate eta mugurdi estalkia:
Osagaiak ontzi batean elkartu eta ur berotan urtu.
BUKAERA:
Bizkotxoa labetik atera ondoren, hozten denean, txokolate moussea gainetik jarriko diogu. Izozkailuan sartu eta gogortzean estalkia gehitu eta gogortzen utzi. Gainetik mugurdi batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa