Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Inauterietako gozoak
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Castagnole kauserak:
  • Irina, 330 g
  • Gurina, 75 g
  • Azukrea, 60 g
  • Arrautzak, 2
  • Anisa, 50 g
  • Legamia hautsa, 10 g
  • Limoi baten azalaren birrindura
  • Gatza
  • Banilla lurrina, pixka bat
  • Azukrea, galdarraztatzeko
  • Frijitzeko olioa
  • Torrada gozoak:
  • Ogia, 6 xerra
  • Esne gaina, 200 g
  • Esnea, 500 g
  • Kanela, adar bat
  • Limoia
  • Kanela hautsa, pixka bat
  • Oliba olioa
  • Azukrea, 150 g
  • Arrautza
  • Chantilly-a:
  • Esne gaina, 200 g
  • Banilla, adar erdia
  • Azukrea koilarakada bat
  • Esne hautsa, koilarakadatxo bat
  • Txokolate saltsa:
  • Esne-gaina, 200 g
  • Ura, 50 g
  • Azukrea, 75 g
  • Kakao hautsa, 15 g
  • Txokolate beltza, 100 g
  • Menta orriak
Prestaketa

Castagnole kauserak:

Ontzi batean arrautzak nahastu eta gurin urtuarekin, anisarekin, limoi azalaren birrindurarekin, banila lurrinarekin eta gaztarekin elkartu. Beste ontzi batean, irina eta legamia hautsa bota eta beste ontzira gehitu. Ondo nahastu eta eskuekin 10-15 gramoko ore bolak egin. Olioa berotzen jarri eta bolak frijitu. Paperean xukatu eta azukre eta kanela hautsarekin egindako nahasketatik pasa.  

Torrada gozoak: 

Esnea eta esne-gaina kanela adarrarekin eta 120 gramo azukrerekin berotzen jarri eta. Ogi xerren gainera bota nahasketa eta ondo hezetzen utzi. Zartagin batean, olioa berotzen jarri limoi azal batzuekin. Torradak xukatu, arrautza irabiatutik pasa eta oliotan bi aldeetatik frijitu. Paperean xukatu eta azukre eta kanela hautsetik pasa.

Chantilly-a:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta hagaxkarekin harrotu. Hotzean gorde.

Txokolate saltsa:

Eltze batean esne-gaina, ura, kakao hautsa eta azukrea irakiten jarri. Ondoren txokolate beltzari bota eta hotzean gorde.

Bukaera:

Erretilu batean torradak eta kauserak jarri. Ondoan chantilly-a eta txokolate saltsa. Mentarekin apaindu.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena