Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Toffe eta txokolate makilak, txokolate eta hur bolatxoak eta Jaione gozotegiko trufak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gaileta orea:
  • -Irina, 300 g
  • -Gurina, 280 g
  • -Azukrea, 100 g
  • -Gorringo bat
  • -Banilla esentzia
  • -Gatza, pixka bat
  • Karamelu saltsa:
  • -Azukrea, 300 g
  • -Ura, 240 g
  • -Esne gaina, 335 g
  • -Gurina, 335 g
  • -Banilla adar bat
  • -Gatza, pixka bat
  • Txokolate estalkia:
  • -Txokolate beltza, 250 g
  • -Gurina, 100 g
  • -Glukosa, koilarakada bat
  • Txokolate eta hurra bolak:
  • -Soberan dagoen gaileta
  • -Soberan dagoen txokolate krema
  • -Hurrak
  • -Txokolate txuria
Prestaketa

Gaileta orea:

Ontzi batean irina, gatza, azukrea eta gurina sartu eta eskuekin lantzen hasi. Gurina beste osagaiekin elkartzen hasten denean, gorringoa gehitu ore bat eginda geratu arte. Paperarekin erretilu bat forratu eta gaileta orea bertara bota eta ondo luzatu arrabol batekin. Laberatu 180ºC-tan 20 minutuz edo, gaileta eginda egon arte, eta hozten utzi.

Karamelu saltsa:

Zartagin batean azukrea eta ura karamelizatzen jarri. Karamelo kolorea hartu duenean, sutatik atera eta esne-gaina gehitu. Buelta batzuk eman bi osagaiak elkartu arte eta orduan gurina, banilla mamia eta gatza gehitu eta, ondo nahastu ondoren, 118ºC arte eraman. Orduan gailetaren gainera bota eta gogortzen utzi.

Txokolate estalkia:

Hiru osagaiak ontzi batean sartu eta maria bainuan urtzen jarri. Osagaiak ondo elkartuta daudenean karamelu saltsaren gainera bota eta ondo luzatu izkina guztietatik. 6-7 orduz hozten utzi mozteko.

Txokolate eta hur bolak:

Soberan geratu den gaileta eskuekin desegin eta txokolate kremarekin nahastu. Ore zati eta hur bat hartu eta, eskuen laguntzaz, orearekin bola bat egin eta erdian hurra sartu. Txokolate txuria urtu eta bola estali. Hozten utzi.

Bukaera:

Erretilu batean gailetak moztuta aurkeztu txokolate eta hurren bolen ondoan.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena