Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Errege opil frantsesa banila eta karamelu irabiatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Errege opil frantsesa:
  • Hostopil xafla
  • Glas azukrea, 125 g
  • Gurina, 60 g
  • Arrautzak, 2 ale
  • Almendra hautsa, 150 g
  • Banilla adarra
  • Rona, 2 koilarakada
  • Arrautza bat
  • Ziropa:
  • Ura, 30 g
  • Azukrea 30 g
  • Banilla eta karamelu irabiakia:
  • Esnea, 150 g
  • Banilla izozkia, 150 g
  • Moskabado azukrea, 10 g
  • Izotzak, 45 g
  • Azukrea, 150 g
  • Esne gaina, 200 g
  • Denboraldiko fruta konpota:
  • Anana
  • Bananak, 2 ale
  • Sagarrak, 2 ale
  • Udareak, 2 ale
  • Mahaspasak eskukada bat
  • Azukrea
  • Kanela, adar bat
  • Menda orriak
Prestaketa

Errege opil frantsesa:

Ontzi batean gurina bigunduta sartu eta banilla haziak gehitu. Nahasten hasi eta bertara almendra hautsa, azukrea, arrautzak eta rona gehitu. Ondo nahastu ondoren, gozogintzako poltsa batean sartu. Bi hostopil xaflak forma borobilean moztu eta xafla bati labanarekin ebakiak egin forma emateko. Beste xaflaren erdian almendra krema jarri. Ertzak gorringoarekin margotu eta beste hostopil xaflarekin estali. Izkinak tolestu eta estalkiari gorringoa eman.

Laberatu 190ºC-tara 5 minutuz kolorea hartu dezan eta ondoren 160ºC-tara jaitsi 30 minutuz.

Ziropa:

Bi osagaiak eltze batean irakin eta hotzean gorde.

Banilla eta karamelu irabiakia:

Ontzi batean banilla izozkia, esnea, moskabado azukrea eta izotzak sartu eta birrindu irabiaki bat bezala geratu arte.

Zartagin batean azukrea karamelizatzen jarri eta esne-gaina gehitu. Bi osagaiak elkartzen direnean, hotzean gorde ondoren hagaxkarekin harrotzeko.

Denboraldiko fruta konpota:

Fruta guztiak tamainan moztu eta kanela adar eta  azukrearekin egosten jarri konpota egin arte. Menda orri txikituak gehitu.

BUKAERA:

Erretilu batean errege opila aurkeztu eta ondoan edalontzi luze eta estu baten irabiakia.

Konpota ontzitxo batean jarri.

Menta jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena