Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Xixonako turroi izozkia:
Ontzi batean 50 gramo turroi eta 50 gramo esne-gain nahastu eta birringailuarekin txikitu. Beste 230 gramo turroi zatitan moztu.
Ontzi batean arrautzak, gorringoa eta azukrea sartu eta hagaxkarekin harrotu arrautzak ondo igo arte. Ur beroa duen eltze baten laguntza hartu. Maria bainuan jarri hobeto harrotzeko. Beste ontzi batean esne-gaina harrotu eta turroi krema gehitu. Ondoren arrautza harrotuekin elkartu eta ondo nahastu. Ondoren, turroi zatiak gehitu. Ontzi batean sartu. Arbendol txigortuak gainetik bota eta izoztu gogortu arte.
Sandwicha egiteko gaileta:
Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta eskuekin ore bat egin. Bi paper artean luzatu eta hotzean gorde moztu ahal izateko. Turroi izoztua baino pixka bat zati handiagotan moztu. Erretilu batean luzatu eta laberatu 180ºC-tan 15 minutuz.
Aranpasa, mahaspasa eta datil purea:
Fruitu pasak txikitu eta eltze batean elkartu eta egosten utzi zukua ia lehortu arte. Pure bat bezala geratu behar da
Bukaera:
Gailetak erretilu batean luzatu eta bi gailetatik bati fruitu pasen purea jarri eta besteari izozkia eta bi gailetak jarri. Kakao hautsa gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa