Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Hur eta txokolatez betetako gailetak eta pizza gozoa
Osagaiak
  • Hur eta txokolate krema:
  • -Hurra pralinea, 200 g
  • -Azukrea, 200 g
  • -Esnea hautsan, 180 g
  • -Kakaoa hautsan, 130 g
  • -Ura, 200 g
  • Gaileta orea:
  • -Irina, 200 g
  • -Gurina, 150 g
  • -Txokolate beltza, 125 g
  • -Bikarbonatoa, 2 g
  • -Azukre beltza, 100 g
  • -Arrautza bat
  • -Banila lurrin pixka bat
  • Pizza gozoa:
  • -Aurreko gaileta orea
  • -Banana bat
  • -Hurra xigortuak
  • -Txokolate esne tantak
  • -Mugurdiak
  • -Hur eta txokolate krema
  • -Pikuak
  • -Menta orriak
Prestaketa

Hur eta txokolate krema:

Azukrea, kakaoa eta esnea hautsan ontzi batean sartu. Hurra pralinea eta ura mikrouhin labean epeldu eta beste osagaiekin birrinduaz elkartu.

Gaileta orea:

Gurina bigundu eta beste osagaiekin nahastuko dugu. Orea filmarekin bildu eta txurro bat egin. Hotzean gorde. Orea zatitan moztu, zabaldu eta erdian hur eta txokolate krema koilarakadatxo bat jarri, bildu beste ore zati batekin eta izotzgailuan sartuko dugu. Hozten direnean, erretilu batean luzatu eta laberatu egingo ditugu 180ºC tan 10-12 minutuz.

Pizza gozoa:

Beste gaileta zati batekin eskuekin ondo luzatu borobiltzen pizza orea izango balitz bezala. Gainean hurra xigortu eta txokolate tanta batzuk luzatu eta laberatu egingo dugu. Labetik ateratzean, hozten utzi eta hur eta txokolate krema puntu batzuekin, banana xerra, mugurdi, piku atalak eta menta orri batzuekin apainduko dugu

Aurkezpena:

Bi gailetak egurrezko erretilu batean aurkeztu.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena