Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Aran tarta eta mango lassia
Osagaiak
  • Aran tarta:
  • ¿ Aranak, 300 g
  • ¿ Gaztanbera, 80 g
  • ¿ Esnea, 2 koilarakada
  • ¿ Ekilore olioa, 2 koilarakada
  • ¿ Azukrea, 40 g
  • ¿ Limoi baten azala birrinduta
  • ¿ Gatza
  • ¿ Irina, 100 g
  • ¿ Legamia hautsan, 8 g
  • ¿ Kanela hautsan, koilarakada erdia
  • ¿ Azukre beltza, 50 g
  • ¿ Menda
  • ¿ Esne gaina
  • Mango lassia:
  • ¿ Mango handi bat
  • ¿ 5 Izotz
  • ¿ Greziar jogurta, 250 g
  • ¿ Kardamomo haziak, 2 g
  • ¿ Limoi erdi baten zukua
  • ¿ Azafraia, 1 g
  • ¿ Olo edaria
  • Mugurdi konfitura:
  • ¿ Mugurdiak
  • ¿ Azukrea
Prestaketa

Aran tarta:

Gaztanbera, olioa, azukrea, limoi azal birrindua eta gatza nahastu egingo ditugu. Ondoren, irina eta legamia hautsan gehituko ditugu eta dena ondo landuko dugu ore bat lortu arte.

Orea tarta molde batean luzatuko dugu eta gainean aran-atalak jarriko ditigu bata bestearen ondoan. Kanela   eta azukrearekin hautseztatuko dugu eta orea labean sartuko dugu 200ºC tan,  gorrituta egon arte.

Esne gain eta mentarekin apainduko dugu.

Mango lassia:

Ontzi birringailu batean osagai guztiak sartuko ditugu olo edaria izan ezik eta ondo birrinduko dugu. Oso lodia geratzen bada olo edari pixka bat gehituko dugu. Edalontzi batean jarri eta eta mendarekin, azafrai pistilo eta mango makiltxo batzuekin apainduko dugu.

Aurkezpena:

Bi prestaketak bata bestearen ondoan aurkeztuko ditugu. Askari bat izango balitz bezala.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena