Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bizkotxoa
Zuringoak eta gorringoak banandu, eta bakoitza ontzi batean sartu; azukrea bota, eta hagaxkarekin igotzen hasi. Ondoren, bi prestaketak elkartu, irina legamiarekin nahastuta sartu, eta jogurta eta ekilore olioa gehitu. Ondo elkartu osagai guztiak, labe paperez forratutako kazola batean sartu, eta, estalita, sutan jarri egin arte.
Mazedonia
Fruta guztiak zuritu, eta karratutxotan moztu ondoren, ontzi batean sartu, azukrea eta menda txikituta gehitu, eta ondo nahastu. Hozkailuan gorde.
Banilla izozkia
Zuringoak azukrearekin altxatu, hagaxkaren laguntzaz. Banilla adarrari haziak kendu, eta gorringoarekin nahastu. Zuringoaren nahasketa gorringoarekin nahastu. Dena esne-gainarekin nahastu harrotzen den bitartean. Esne kondentsatua gehitu, eta moldean sartu. Izozkailuan sartu.
Merengea
Zuringoak hagaxkarekin igotzen ditugun bitartean, azukreak gehitzen joango gara, pixkanaka, merengea egin arte.
Bukaera
Plater luze batean, bizkotxoa xerratan moztuta luzatu. Gainean, fruta banatu, eta banilla izozkiarekin estali. Merengea hartu, eta dena estali. Azukre hautsa gainetik bota, eta 2 minutuz laberatu edo soldagailuarekin gorritu. Likorea berotu, gainetik bota, eta su eman.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa