Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kuia eta laranja bizkotxoa:
Kuia birrindu, eta azukrearen erdiarekin batera, ontzi batean nahastu; 20 minutuz utzi.
Beste ontzi batean, arrautzak sartu, eta geratu den azukrearekin nahastu. Hagaxkaren laguntzaz altxatu, eta ondoren, irina, legamia hautsa eta ekilore olioa gehitu pixkanaka. Laranja birrindura eta kuia azukre nahasketa gehitu, eta moldean sartu. 180 ºC-an laberatu 25-30 minutuz.
Laranja glasatua:
Laranja zukua epeldu bertara azukrea hagaxkarekin nahastuz goazen bitartean.
Gazta krema gozoa:
Esne-gaina, gazta eta azukrea ontzi batean sartu, eta hagaxkarekin igo. Txokolate fideoekin nahastu, eta
mahuka batean sartu. Hotzean gorde.
Mango eta laranja marmelada:
Eltze batean, azukrea karamelizatzen jarri, eta laranja zukua eta mango purea gehitu. Irakiten hasten denean, mango zatiak eta laranja atalak sartu, eta 2 minutuz egosi.
BUKAERA:
Tarta gainean, laranja glasatua jarri, eta inguruan, gazta krema luzatuko dugu; erdian, mango eta laranja marmelada jarri. Apaintzeko, menda orriak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa